Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

13,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Zumarragako Udalak 2016rako

Urretxu eta Zumarraga
2015/12/23
Otamotz
Aste honetan egin den ezohiko bilkuran onartu dira 2016ko udal aurrekontuak Zumarragako Udalean. PSE-EEren eta EAJren aldeko botoekin (10) onartu dira. EH Bilduko eta Irabaziko zinegotziek (3), berriz, abstentzioa bozkatu dute. 13.713.672 euroko aurrekontuak dira, eta horietatik 2,3 milioi erabiliko dira inbertsiorako. «Ez dira gure aurrekontuak, baina gure programako puntu asko kontuan hartu dira», adierazi du Iñigo Peñagarikano jeltzaleak, aldeko botoa azaltzeko. Mikel Serrano alkatea gustura agertu da «aspaldiko partez» ez delako aurkako botorik izan. Horrez gain, lau alderdiek nabarmendu eta eskertu dute aurrekontuak osatzeko batzordean izandako «kordialtasuna». Baditu hainbat berrikuntza 2016ko aurrekontuak. Batetik, orain arte Zumarraga Lantzen elkartearen gastuak eta diru sarrerak zirenak udalarenak izango dira aurrerantzean. Izan ere, aurrekontuak onartu aurretik Zumarraga Lantzenen disoluzioa onartu zuen udal taldeak aho batez. Ondorioz, aurrentzean udalaren eskumenekoak izango dira Zelai Ariztiko aparkalekuaren edota Antioko interpretazio zentroaren kudeaketa, besteak beste. Bestetik, orain arte egon ez diren diru partida batzuk aurrikusi dira: 30.000 euro herritarren partaidetzarako, eta 3.000 euro giza larrialdietarako laguntzetarako. Bi diru partida berri horiek harrera ona izan dute udaleko alderdi guztien artean. Datorren urteko aurrekontuen «izaera soziala» nabarmendu du Serranok. %2,5eko igoera izan du gizarte zerbitzuen atalak. Giza larrialdietarako 3.000 euroko diru partidaz gain, gizabanakoentzako diru laguntzetarako partida handitu dute 75.000 eurotik 100.000 eurora. «Sozialistak gara, eta gure leloa da gutxien dutenek ez luketela gehien sufritu behar». Jubilatuen etxea berrituko dute Serrano harro dago, bestalde, Eusko Jaurlaritzatik lortutako diru kantitateagatik: 1,2 milioi euro. «PSE-EEren eta EAJren arteko sintonia onaren emaitza izan da». Zati handiena jubilatuen etxea erabat berritzeko izango da: 850.000 euro. Ospitalerako bidea hobetzeko 200.000 euro erabiliko dira. Bestalde, Soraluze eta Legazpi kaleen peatonalizazio proiektua garatzeko izango dira 50.000 euro. Eusko Jaurlaritzarekin ez ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere lortu du akordioa udalak, GI-632 errepidean bulebarizazio lanak egiteko. Hainbat fasetan, errepidea estutuko dute, bidegorria jarri, zuhaitzak landatu… Errepidea herrian «integratzea» eta kamioien trafikoa Deskargara bideratzea dira helburuak. Bestalde, ekonomiaren sustapenerako eta tokiko garapenerako diru partida ia hirukoitza izango da 2016an: 53.850 eurotik 151.950 eurora igoko da. Enpresetako enplegurako berrikuntza ekintzak eta tokiko merkataritza sustatzeko plan baten garapena aurrikusten dira aurrekontu horren barruan, besteak beste. «Lokalaren aldeko apustua egin dugu: geurea garatu eta balioan jarri, kanpokoentzako ere erakargarriagoak izateko», azaldu du Rosa Maiza sozialistak. Abstentziorako arrazoiak Unai Orbegozok, Irabaziko zinegotziak, hainbat arrazoi eman ditu aurrekontuen aldeko botorik ez emateko. Onartu ezin dituzten bi «marra gorri» aipatu ditu. Batetik, soldatetara bideratutako kapitala: «gutxiago izan beharko litzateke». Bestetik, «etxebizitza hutsen arazoa» konpondu bitartean, etxebizitza berriak egiteko proiektuak geratzea beharrezkoa dela uste du. EH Bilduren ustez hainbat hutsune ditu 2016ko aurrekontuak, batez ere, euskara, hezkuntza eta gazteriaren atalean. Hala ere, aldeko botoa ez eman arren, «konfiantza botoa» eman dio EH Bilduk udalari, eta unean uneko akordioetara iristeko borondatea erakutsi du. Borondate bera erakutsi du Irabazik ere.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT