Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urola eskubaloi taldearen Sagardo Festa, Ederrenan

Urretxu eta Zumarraga
2017/01/19
Otamotz
Asteburu honetan, ostiralean eta larunbatean, Urola eskubaloi taldearen bigarren Sagardo Festa egingo dute Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Zortzi sagardo ezberdin eta Kalitatea labela duten produktuak dastatzeko aukera egongo da. Gainera, mus txapelketa antolatu dute eta munduko eskubaloi txapelketako partidak ikusteko aukera egongo da. Pilotalekuko ateak bihar 19:00etan irekiko dituzte. Gipuzkoako zortzi sagardotegi onenetako sagardoa dastatzeko eta Kalitatea labela duten produktuak jateko aukera egongo da: oilaskoa, txorizoa, saltxitxak, hanburgesak, solomoa… Entsaladak eta postreak ere egongo dira. Afariak 21:00etatik aurrera zerbitzatuko dituzte. San Sebastian eguna izanik, Donostiako Martxa entzuteko eta jotzeko aukera egongo da. Larunbatean 12:00etan irekiko dute frontoia. 14:00etan bazkariak zerbitzatuko dituzte, 19:30ean poteoa egongo da eta 21:00etan herri afaria. Horretaz gain, mus txapelketa antolatu dute larunbat arratsalderako. Parte hartu nahi dutenek 15:30ean jo behar dute pilotalekura, izena ematera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. Txapelketa 16:00etan hasiko da. Sariei dagokienez, irabazleek izen-ematearen bidez jasotako diruaren %50, bi garaikur eta bi txapel eramango dituzte, bigarrenek diruaren %30 eta garaikurrak, hirugarrenek diruaren %20 eta garaikurrak eta laugarrenek hiru botila sagardo. Edateko, jateko eta musean jokatzeko aukeraz gain, eskubaloi partidak jokatzeko aukera ere egongo da, noski. Egunotan munduko txapelketa jokatzen ari dira Frantzian, gainera. Munduko txapelketako partidez gain, Urolaren taldeek jokatutako partidak emango dituzte pantaila erraldoian. Festaren xedea Urola eskubaloi taldekoak bi urtean behin Kataluniako Lloret de Mar herrira joaten dira, txapelketa bat jokatzera, eta Sagardo Festaren helburua bidaia hori ordaintzeko dirua lortzea da. Lortutako dirua urtero denboraldi amaieran egiten duten txangoa ordaintzeko ere erabiliko dute. «Ez zaigu gustatzen diru guztia gurasoei eskatzea. Gainera, iazko festan gurasoek ere oso gogor lan egin zuten», aipatu du Iñigo Cantero zuzendaritzako kideak. Iazko festa, lehenengoa, Zumarragako Zelai Arizti pilotalekuan egin zuten. Aurtengoa, berriz, Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango da. Izan ere, Urolakoen asmoa urtero herri batean egitea da. Urolak bederatzi talde ditu. 150 jokalari inguru. Iñigo Canterok Urretxu eta Zumarragan zaletasun handia dagoela dio. «Azkenaldian 9-10 urteko mutiko asko etorri dira». Neskak, ordea, ez dira animatzen. «Gabeziarik handiena neskekin dugu. Mutilei dagokienez maila guztietan talde bana dugu, baina nesken talde bakarra dugu: kadete mailakoa. Eskubaloi eskolan zortzi neska ditugu eta hiruzpalau gehiago animatuko balira, datorren denboraldian haur mailako taldea aterako genuke», gehitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT