Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Donostiarako moduko gimnasioa Urretxun

Urretxu
2018/01/24
Otamotz
Donostian bista zoragarriak dituzten gimnasio bikainak daude, baina Urretxun ireki dutena ere ez da makala. Erabiltzaileek Labeaga kaleko plaza berria dute aurrez-aurre. Gainera, ia egun osoan zabalik dago eta tamainaz Infinit Fitness kateak Madrilen dituenak baino handiagoa da. Zeresan handia ematen ari da bizilagunen artean. Infinit Fitness kateko gimnasio hau Baltasar eta Asier Suarez aita-semeek ireki dute. Plaza berriko etxebizitza eraikina egin dute eta beheko solairu guztia gimnasioari eman diote. Batzuek herri baterako gehiegi dela uste dute. Beraiek ez dira iritzi berekoak, noski. «Behar handia zegoen, batez ere Magarti gimnasioa itxi zutenetik. Ohiko eredutik at dagoen bat irekitzea erabaki dugu. Ordutegi zabala eskaini nahi genuen eta 06:00etatik 02:00etara zabaltzen dugu. 24 orduz ireki nahi genuen, baina jaurlaritzaren araudiak lau orduz ixtera behartzen gaitu», azaldu du aitak. Ohitura aldaketa Infinit_Fitness_gimnasioa(1)Gizartearen ohiturak aldatu egin direla eta horretara egokitu beharra dagoela uste dute. «Jendeak nahi duen unean egin nahi ditu gauzak: gimnasiora 06:00etan etorri nahi badute, ez dute nahi inork 07:00etan etortzeko agintzea. Askatasuna nahi dute. Internet bidezko erosketekin antzera gertatzen da: jendeak erosketak etxetik eta gauez egin nahi ditu eta hurrengo egunean jaso». Bere semeak geroz eta denbora gutxiago dugula gehitu du. «Lanari eta familiari ordu asko ematen dizkiogu eta ordutegi honekin seme-alabak jaiki aurretik edo oheratu ondoren etortzeko aukera ematen dugu. Goizeko lehen orduetan jende asko etortzen da. Dena den, jende gehien arratsaldean etortzen da. Hori bai, ordutegi zabala dela eta, gimnasioa ez da sekula betetzen». Ordutegia ez da gimnasio hau berezi egiten duen gauza bakarra. «Klimatizazio ona dugu. Jendeak aireztatzeari garrantzi handia ematen dio, gimnasio batera sartu eta izerdi usaina sumatzea oso desatsegina baita. Hemen garbi usaina dugu. Gainera, lokala intsonorizatua dago bizilagunei enbarazurik ez sortzeko. Eta aldagelak indibidualak dira». Eta aparatuak merkatuko modernoenak direla nabarmendu dute. «Ariketa kardiobaskularrak egiteko aparatu guztiek telebista eta Internet dute, eta spinning birtualaren aldeko apustua egin dugu. Hala, edozein ordutan egin daiteke kirol hau. Erabiltzailea ez da ordu zehatz batean etorri behar». Tamaina handikoa Lokalaren tamaina ere azpimarratu dute. «Gurea Euskadiko lehen Infinit Fitness gimnasioa da eta kate honetako handiena da, gainera. 400 metro koadro ditu. Gainontzekoek 250-300 dituzte. Aparatuen artean toki gehiago dago eta horrek aparatu berriak sartzeko aukera ematen digu. Hazteko aukera dugu». Urretxuko gimnasioa abenduaren amaieran ireki zuten eta ia 200 bazkide dituzte dagoeneko. Adin guztietako jendea etortzen da. Emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira. Bazkideen artean, Legazpi, Ormaiztegi eta Antzuolako jendea ere badago. Bazkideei eskerrak eman nahi dizkiegu». Herritarrek behar dituzten zerbitzuak eskaintzearen aldeko apustua egin behar dela uste dute. «Zerbitzu batzuk hirietan bakarrik eskain daitezkeela dirudi, baina hori ez da hala, eta erakusten ari garela uste dugu. Bazkide askok hiri bati dagokion gimnasioa ireki dugula esan digute. Ez gara iritzi berekoak: herriek hiriek bezainbeste merezi dute», aipatu du aitak. «Herrian negozio asko itxi dira. Zerbitzuak eskaintzen jarraitu behar dugu, bestela jendea lo egitera bakarrik etorriko da herrira», amaitu du semeak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT