Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

70 urte mendian bakea eta maitasuna opatzen

Zumarraga
2018/06/27
Otamotz
Izazpiko gurutzeak 70 urte bete ditu gaur. 70 urte daramatza mendizaleei bakea eta maitasuna opatzen eta Goierriko bista ederrenetako batez eserita gozatzeko aukera ematen. Gurutzea Zumarragako Luistarren kongregazioko kideen ekimenez egin zen. Egitasmoa Udalari aurkeztu zioten eta honek proiektua begi onez ikusi zuen, baina Zumarragako lurretan jartzea gomendatu zuen. Gurutzea eraikitzeko osatutako batzordeak Izazpi mendiaren punturik garaiena Ezkion dagoela gogoratu zuen eta Udalak amore eman zuen: 300 pezetako diru-laguntza ematea onartu zuen. Eraikitze lanen ardura Patxi Oiarbidek hartu zuen. Gizon hura Orbegozo enpresako delineatzailea eta obretako burua zen. Materiala Izazpira igotzea ez zen lan erraza izan. Herritar batek Ostadar mendi taldekoei kontatutakoaren arabera, Gurrutxaga eta Egibide baserrikoek lagundu zuten lan hartan. Izazpiko gurutzea 1948ko ekainaren 27an inauguratu zuten Ezkio, Zumarraga eta inguruko herrietako mendizaleek. On Lorenzo Arakamak meza egin zuen eta elizkizunean bildutakoei Erromatik ekarritako gurutze txiki bat eman zien musukatzeko. Ondoren, gurutzetxoa porlanezko gurutze handian txertatu zuten. Meza ondoren, Antiora jaitsi ziren. Bertan, herri bazkaria egin zuten. Postreak hartzeko garaian herritar batek «Entzun! Entzun!» esan zuen ozen, euskaraz hitz batzuk egiteko asmoz. Guardia Zibileko sarjentuak isiltzen ez bazen bost tiro botako zizkiola esan zion. Faustino Orbegozo enpresariak eta On Lorenzo apaizak sarjentuari aurre egin zioten. Arakamak «Si usted es sargento, yo soy capitan (zu sarjentua bazara, ni kapitaina)», esan zion. Izan ere, apaiza Nafarroako brigadetako kaperau kapitain izan zen 1936ko gerran. Gertaera hau garai hartako egunkari batean jaso zuten. Titularra honakoa izan zen: «A punto de recibir cinco tiros por hablar en vasco» (Bost tiro jasotzeko zorian, euskaraz hitz egiteagatik). Guardia zibilak gurutzearen inaugurazioan ere egon ziren, baina ez zuten gurutzearen lemari kasu egiteko gogo handirik. Zorionez, 70 urte hauetako gainontzeko egun guztietan bakea eta maitasuna nagusi izan dira Izazpin. Mendi kuttuna Mendi hau ezkiotarren eta zumarragarren mendi kuttuna da eta bizilagun asko ia egunero igotzen dira bertara. Gipuzkoako erdi-erdian dago eta, beraz, bertatik Aralar zein itsasoa ikus daitezke. Baita Pirinioak ere. Gainera, gurutzetik gertu dolmenak eta tumuluak daude. Gurasoek umetatik eramaten dituzte haurrak Izazpira eta Ezkioko eta Zumarragako mendizale guztiek bertan eman dituzte lehen pausoak. Bestalde, Goierri garaiko mendi lasterketa eta irteera garrantzitsuenak bertatik pasatzen dira: UZ Trail, Beitiaren oroimenezkoa, Izazpira Igoera, San Silbestre eguneko irteera… Lelo ederrena duen mendia da, eta Ezkio eta Zumarraga batzen dituena.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT