Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Berdintasunaren iraultza frontoira sartu da

Zumarraga
2019/03/19
Otamotz
Berdintasunaren iraultza gelditzeko etorri da. Ez dago jakiterik noiz lortuko den emakumezkoen eta gizonezkoen arteko erabateko berdintasuna, baina lehenago edo beranduago helduko da. Pilota mundura ere heltzen ari da. Igandean Zumarragako Beloki pilotalekuan bizi izan zen festa ikustea besterik ez da. Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako finalak jokatu ziren eta frontoia txiki gelditu zen. Udalak Zelai Arizti aretoa ireki behar izan zuen, kanpoan gelditu zirenek ETBren zuzeneko emanaldia bertan ikusteko aukera izan zezaten. Lehen mailako finalean, Leire Garaik eta Leire Etxanizek 22 eta 5 irabazi zieten Patri Espinar eta Miriam Arrillagari. Irabazleen asmoa Usansoloko aurrelaria jokoz kanpo uztea zen eta bete-betean lortu zuten. Oso urrutitik aritu behar izan zen erasoan eta huts asko pilatu zituen. Partida azkarregi erabaki zen:?urdinak 12 eta 0 hasi ziren irabazten. Dena den, jokoan aldea ez zen markagailuak adierazten duena bezain handia izan eta urdinek gogor lan egin behar izan zuten Arrillaga gainditzeko. Promozio mailan, berriz, berdintasun handia egon zen. 13 urteko Etxegarai eta Oses oñatiarrek sekulako patxada eta kemena erakutsi zuten oso aurka jarri zitzaien partidari buelta emateko. Pilota jaitsiz eta euren joa baliatuz, Granado eta Lakuntza 2 eta 8 aurreratu ziren. Hernanikoak eta Adunakoak partida kontrolpean zutela zirudien, baina oñatiarrek ez zuten amore eman eta markagailua iraultzea lortu zuten. 18 eta 15 nagusitu ziren. Oñatiko klubeko pilotariek bi sari jaso zituzten. Izan ere, partidak amaitutakoan antolakuntzak beraien klubari sari bat eman zion pilotari gehien aurkeztu duen taldea izateagatik. Bestalde, podiumean une hunkigarri bat bizi izan zen: Patri Espinar ikurrinarekin igo zen, Bixintxo Bilbao eta Dunixe Larralderi elkartasuna adierazteko. Larraldek Kubako Mundialeko podiumean ikurriña erakusteagatik zigor handia jaso zuen eta ezin izan zuen Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartu. Aldarrikapena eta festa uztartu ziren, beraz, igandean Zumarragan. Harmailetan adin guztietako jendea elkartu zen, baina familiak ziren nagusi. Etxeko txikienak lehenbailehen emakumezkoak kirola egiten ikustera ohitzea ezinbestekoa da. Emakumeen kirola gizonezkoena bezain ikusgarria dela jabetu behar dira. Horretarako, gizonezkoen lehiaketetan egiten den bezala, ikuskizuna erakargarria izan behar da. Emakume Master Cup txapelketako antolatzaileek horretan ere asmatu dute: pantaila erraldoia, geldialdietan musika megafoniatik… Igandean egun historikoa bizi izan zen Zumarragan. Zaila izango da Goierriko herri batek Emakume Master Cup txapelketako beste final bat hartzea. Izan ere, antolatzaileek eta pilotariek horren ondo lan egiten jarraitzen badute, aurki finalak hiriburuetan jokatu beharko dira. Zorionak, beraz, pilotariei, antolatzaileei, Zumarragako Udalari eta Beloki pilotalekuko harmailetan elkartu ziren guztiei. IMG_8610 IMG_8602 IMG_8599 IMG_8597 IMG_8587 IMG_8579 IMG_8573 IMG_8541 IMG_8509 IMG_8505 IMG_8498 IMG_8486 IMG_8483 IMG_8476 IMG_8469 IMG_8459 IMG_8463 IMG_8458 IMG_8439 IMG_8443 IMG_8435 IMG_8433 IMG_8431 IMG_8426 IMG_8419 IMG_8415 IMG_8409 IMG_8411 IMG_8400 IMG_8388 IMG_8374 IMG_8371 IMG_8597

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT