Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika|Udala

Urretxuko Udalak %0,5 igo ditu tasak eta zergak, aho batez

Urretxu
2019/10/22
Otamotz
Urretxuko Udalak tasak eta zergak %0,5 igotzea onartu du, aho batez. Igoera hori KPIaren igoeraren baliokidea da. Zerga eta tasa gehienak %0,5 igoko dira, baina salbuespen batzuk egongo dira. Zaborren tasa ez da igoko. Udalak herritarren jarrera ona saritu nahi du. Izan ere, birziklapen tasa bi puntu igo da azken urtebete honetan. %79ra heldu da. Uraren tasa, berriz, %1,9 igoko da. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak uraren prezioa igo duelako eta langileen lan baldintzak hobetu nahi dituelako erabaki du udalak tasa hori igotzea. Kiroldegiko prezioei dagokienez, igoera azken urteetakoa baino txikiagoa da. 2017an, 2018an eta 2019an igoera %5ekoa izan zen, zerbitzuak behar bezala ordaintzeko eta inbertsioak egiteko. 2020an, berriz, igoera %0,5ekoa izango da. Gainera, igerilekuko abonamendua mantentzea erabaki da. Abonamendu hori iaz jarri zen martxan herritarrek eskatuta eta arrakasta handia izan du. Bestalde, Hirigintza eta Ogasun batzordeek egindako azterketaren ondoren, jarduerengatik ordaintzen den tasa aldatzea erabaki da. Orain arte, jardueraren arabera gehiago edo gutxiago ordaintzen zen. Hemendik aurrera, jardueraz gain, negozioak okupatzen duen sailaren tamaina ere kontuan hartuko da. Obrak egiteagatik ordaintzen den tasan ere aldaketak egin dira. Orain arte obra handiak eta txikiak bereizten ziren. Hemendik aurrera hiru bereiziko dira: 12.000 euro edo gutxiagokoak, 12.001 eta 30.000 euro bitartekoak eta 30.000 eurotik gorakoak. Tasa berriak ere onartu ziren: lizeo azpiko lokala erabili nahi dutenentzat (irabazi asmoa dutenek bakarrik ordainduko dute) eta Iparragirre 2020 egitasmoarekin lotutako merchandising produktuei dagokiena. Ordenantza fiskalak onartzeaz gain, alkate kargua alkateak bere familiako enpresetan dituenekin bateragarria dela aitortu zuten. Irailaren 1a geroztik alkateak udaletxean duen lan jarduna %75ekoa da. Bestalde, Sarraldeko entsegu lokalen araudiaren aldaketa onartu zuten. Musika taldeek 09:00etatik 01:00etara erabili ahal izango dituzte lokal horiek. Kataluniako prozesua Bukatzeko, EAJk eta EH Bilduk Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako prozesuari buruz emandako epaiari buruzko adierazpena irakurri zuten. Demokraziaren adierazpen baketsua gauzatzea eta herriari hitza ematea ez dela delitua ziurtatzen dute, Auzitegi Gorenak eta Estatuko botereek Kataluniako agintari eta gizarte eragileei bizkarreratutako auzia eta ezarritako zigorrak ezin direla justifikatu adierazten dute, epaiak zuzenbide estatuaren itxuragabetzea dakarrela nabarmentzen dute, Estatu espainiarraren erantzun bortitzak euskal herritarrei zuzenean eragiten diela azpimarratzen dute herrian borondatea era demokratiko eta baketsuaz erabakitzea mozten duelako, Estatuko botereei preso politikoak aske uzteko eskatzen diete eta Kataluniako preso eta erbesteratu politikoei elkartasuna adierazten diete.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT