Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Kaleko saltzaileak koronabirus garaian

Urretxu eta Zumarraga

Konfinamendu garaian kaleko saltzaileek lan egiteari utzi behar izan zioten eta orain ezin dira beste herri batzuetara joan saltzera. Urretxun bizi den Bamba Lo senegaldarrak beraien errealitatearen berri eman du.

2020/11/06
Otamotz

Koronabirusari aurre egiteko hartutako neurriek kaleko saltzaileen bizitza are eta gogorragoa bihurtu dute. Etorkin hauen diru sarrerak oso eskasak dira eta konfinamendu garaian dirurik gabe eta dirua irabazteko aukerarik gabe gelditu ziren. Oraingo egoera ere ez da batere erraza: herririk herri ibiltzeko ohitura dute eta ezin dira herritik irten. Bamba Lo senegaldarrak bere bizitzaren berri eman du.

Lok 33 urte ditu. Senegalen nekazaria zen. «Ezkonduta nago eta 5 urteko seme bat dut. Duela urte eta erdi Senegaletik ateratzea erabaki nuen. Inork ez du bere herrialdetik atera nahi, baina Senegalen ez dago lanik».

Senegaletik Marokora autoz joan zen, Ondoren, patera batean Andaluziara pasa zen. «Zorte handikoa naizela esaten dut beti. Hiru egun bakarrik eman nituen Marokon eta lehenengo saiakeran Europara heltzea lortu nuen. Itsasontzi batek erreskatatu egin gintuen eta Gurutze Gorriak Malagara eraman. Ondoren Granadara eraman ninduten».

Bere asmoa zuzenean Euskal Herrira etortzea zen, bere lagun batzuk dagoeneko hemen baitzeuden. «Gurutze Gorrikoek ze asmo nituen galdetu zidaten eta Euskal Herrira etorri nahi nuela esan nien. Beasainen bizi den lagun baten telefono zenbakia eman nien, berarekin hitz egin zuten eta bidaia ordaindu zidaten».

Oso gustura dago Euskal Herrian. «Jendea oso irekia da eta lagun asko ditut, baina paperak lortzeko hiru urte eman behar ditut bertan eta urtebeteko lan kontratua lortu. Hiru urte denbora asko da. Egunean egunekoarekin bizi naiz: gure egoeran, pisuaren alokairua, argia, ura, janaria… ordaintzeko dirua lortzea oso zaila da. Bestalde, helduen eskolan DBH egiten ari naiz. Nire helburua ondoren lanbideren bat ikastea da. Bidea luzea izango da, baina nire buruan sinesten dut. Gaztea naiz eta lan egiteko gogoa dut».

Oraingoz, kaleko saltzaile bezala lan egiteko aukera bakarrik izan du. «Goizetan helduen eskolara joaten naiz eta arratsaldetan lan egiten dut. Ez ditut gauza ezberdin asko saltzen, ez baitiet hemengo dendei kalte egin nahi. Baina nik ere lan egin beharra dut. Beste lanen bat aurkituko banu, ez nintzateke kalean saltzen arituko. Herri askotara joaten naiz, txandaka: Hernani, Villabona, Oñati, Arrasate, Eskoriatza, Azkoitia, Azpeitia eta Ormaiztegira. Gehien gustatzen zaidan herria Oñati da. Bertako jendea oso jatorra da eta lagun asko ditut. Asko gustatuko litzaidake bertan bizitzea. Izan ere, kontua ez da saltzea edo ez saltzea bakarrik, jendearekin kafe bat hartzea eta berriketan egotea ere asko eskertzen dut. Batzuk bazkaltzera gonbidatzen naute».

Koronabirusa heldu zenetik egoerak okerrera egin du, ordea. «Jende asko langabezian gelditu da, kalean elkarrengana hurbiltzeari beldur diogu… Hori guztia gutxi balitz, orain ez digute herritik irteten uzten. Urretxun bizi naiz, hiru pisukiderekin. Gustura nago, baina Urretxun oso gutxi saltzen dut. Jendeak beste toki batzuetan baino gutxiago erosten du. Zorionez, laguntza eskaintzen didaten lagunak ditut. Beraien telefono zenbakiak ditut eta arazoren bat badut beraiei dei diezaieket. Gure egoeran, laguntza oro ongi etorria da».

Bere lagun bereziena Maria Jesus Elosegi hernaniarra da. «Hemengo nire ama da. Ama batek bezala zaintzen nau. Euskal Herrira heldu berritan ezagutu nuen, oraindik gazteleraz hitz egiten ez nekienean. Berak frantsesez daki eta frantsesez komunikatu ginen. Egunero deitzen dit eta gaur soinean daramadan arropa guztia berak erosi zidan», azaldu du.

Konfinamendu garaian ere bere lagunei esker egin zuen aurrera. «Batzuk janaria eman zidaten, beste batzuk diru apur bat… Gurutze Gorriaren eta Caritasen laguntza ere jaso nuen. Zorte handia dut. Irekia naiz eta bost hilabetetan gazteleraz hitz egiten ikasi nuen. Euskaraz hitz egiten ere ikasi nahi dut eta helduen eskolan euskara eskola gehiago ematea gustatuko litzaidake. Euskaraz ondo samar moldatzen naiz, baina herri bakoitzean bere hizkera dute!».

Epe luzera, bere helburua emaztea eta semea Euskal Herrira ekartzea da. «Nire ametsa emaztearekin eta semearekin Oñatin bizitzea da».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT