Zumarragarrak ezin dira herritik atera eta Urretxuarrak ezin dira Zumarragan sartu

Zumarragarrak ezin dira Zumarragatik atera eta urretxuarrak ezin dira Urretxutik Zumarragara pasa. Atzo Ertzaintza trafikoaz arduratzea eta udaltzainak oinezkoez arduratzea adostu zuten. Gaur goizean kontrolak ikusi ahal izan dira bi herriak lotzen dituzten zubietan. Urretxuko udalbatzak bi herriak bakartzat hartzeko eskatu dio LABIri, baina oraingoz eskaera ez du aintzat hartu.
Horra hor Gotzon Aranburuk grabatutako bideoa.