Atzo Teresa Medrano irakasle eta euskaltzale zumarragarra hil zen. Hileta elizkizuna gaur izango da, 19:00etan, Zumarragako parrokian.
Medrano familiak lan handia egin du hezkuntzaren eta euskararen alde. Medrano ahizpek batxilergo ikasketak egiteko aukera eskaini zieten Zumarragako eta Urretxuko gazteei, institutua ireki aurretik. Teresa zen bizirik gelditzen zen azkena.
Gainera, Teresa Medranok euskara, Shakespeare eta horren herrialdeko liburutegia betirako elkartu zituen. Izan ere, emakume honek Benito Larrakoetxea fraide bizkaitarrak itzulitako Shakespeare-en lanak Britainiar Liburutegira eraman zituen.
Horra hor Teresa eta Mari Cruz Medranori Otamotzen egindako elkarrizketa eta Teresaren ekarpenari buruz Goierriko Hitzan argitaratutako erreportajea.
Medrano ahizpak, bi herriotako batxilergo irakaskuntzan aitzindari (059. alea)
Euskara, Shakespeare eta Londres elkartu zituen emakumea