Urretxuko EH Bilduk batzar irekia egingo du urriaren 20an, herriko Bilgunean. Ekitaldian Ainhoa Beolak parte hartuko du. Beola EH Bilduren Instituzio zuzendaria da. Batzar irekia 19:00etan hasiko da eta egungo egoera politikoari eta udal hauteskundeei buruz hitz egingo dute, besteak beste. Hauteskunde prozesuaren egutegia azalduko dute eta egin beharreko ibilbidea aztertuko dute.