Ekitaldia Julita mertzeriak eta herriko ehuleek antolatu dute

Larunbatean Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna ospatuko da, Kaleak gureak dira lemapean. Zumarragan Zelai Arizti parkean egingo dute, 11:30etik 13:00etara. Nahi duten guztiek elkarrekin ehuntzeko aukera izango dute goiz osoan zehar.
Egitasmo honen helburua ehuntzea aldarrikapen feministarako baliatzea, emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egon diren diziplinak kalera ateratzea, harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraikitzea eta ehuntze lanaren atzean dagoen jakinduria erakustea eta aldarrikatzea da. Baita gure arbasoek itzalean egindako lanaren “balio kalkulaezina” ohoratzea ere.
Zumarragako ekitaldia Julita mertzeriak bultzatu du, herriko ehuleekin batera. Gipuzkoa eta Arabako beste zortzi hiri eta herritan ere egingo da: Pasaian, Astigarragan, Errenterian, Hondarribian, Gasteizen, Eibarren, Tolosan eta Donostian. Ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du.
Argazkiak: Arriki.eus