Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Jolasa eta kimika saioak, Urrelur museoaren eskaintza berria

Urretxu
2026/05/07
Otamotz

Mineralak eta fosilak ez dira izaki bizidunak, baina Urretxuko mineralen eta fosilen museoa oso bizirik dago. Urtero Euskal Herri osoko milaka lagunek bisitatzen dute eta museoko arduradunek berritzeko eta hobetzeko lan egiten dute etengabe. Atzo, ikaskuntza digitala eta abentura batzen dituen egitasmoa eta Museoen Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak aurkeztu zituzten. Hori gutxi balitz, azaroko Mineralogia eta Paleontologia Asteko erakusketa monografikoaren berri eman zuten.

Aurkezpen ekitaldian Jon Luqui alkateak, Javier Aguado museoaren sustatzaileak eta jolasa prestatu duen Artelatz enpresako Juan Unzuetak parte hartu zuten. Jolasarekin museoak beste pauso bat eman nahi du dibulgazio eta hezkuntza lanetan, bere edukia espazio fisikotik harago zabalduz. Museora joan aurretik webgunetik pasatzen direnek, Urretxun aurkituko dutena hobeto barneratuko dute.

Eduki didaktiko digital interaktiboa LHko ikasleei zuzendua dago bereziki, baina publiko orokorrarentzat ere erakargarria delakoan daude. Helburua jakin-mina piztea, museoa bisitatzera animatzea eta ikastetxeei baliabide pedagogiko berriak eskaintzea da, museoko bisitaren aurretik zein ondoren ikaskuntza sakontzeko aukera emanez. «Azken urteetako esperientziak erakutsi du bisitari askok ez dutela garbi zer museotara doazen edo non dauden. Horregatik, aurkezten den proposamenak museoa lehenagotik ezagutzeko ateak ireki nahi ditu», azaldu zuen Unzuetak.

Webguneko atal berriak (Urretxu.eus webgunean, Urrelur museoaren barruan, Bizi Urrelur abentura!) jarduera interaktiboak eta jolasa ditu. Urretxuko Udalak komunikazio kanpaina bat egingo du ikasturte hasieran eduki digital berriak ezagutzera emateko. 

Emakume zientzialariak

Atzoko aurkezpenean Museoen Egunaren inguruan antolatutako ekitaldien berri ere eman zuten. Maiatzaren 21ean, 17:00etatik 19:00etara, zientzia saioak egingo dituzte. 6 eta 12 urte arteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Emakume zientzialariek kimikaren arloan egindako ekarpenak nabarmenduko dituzte, esperimentu praktiko eta dibertigarrien bidez. Marie Curie, Rosalind Franklin, Dorothy Crowfoot eta beste aitzindari batzuek egindak aurkikuntzak ikasiko dituzte.

Izena ematen duten haurrek hiru saiotan parte hartuko dute: hare mugikorra (fluido berezia, kolpatzen denean gogorra eta kontu handiagoz ukitzen denean likidoa), sua eskuan (su berezia eskuan eutsi daiteke) eta elur artifiziala (urarekin, elurraren antzeko materiala sortzen da). Izen-ematea bihar irekiko da. Izena emateko urrelur@urretxu.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Mineralogia eta paleontologia txangoa ere antolatu dute. Burgosko (Espainia) Lorara eta Merindadeetara joango dira, hilaren 16an. Hurrengo egunean itzuliko dira. Plaza guztiak bete dira: 38 lagun joango dira.

Horretaz gain, Aguadok udazkeneko Mineralogia eta Paleontologia Asteko protagonistetako bat burdina izango dela aurreratu zuen. «Burdinarekin eta egurrarekin lan egiten duten artistak ekarriko ditugu. Gorka Salmeron, Juan Mari Burguera eta Ricardo Mediavilla legazpiarrak etorriko dira», esan zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Carlos Garaikoetxea Urretxun

2026/05/05
Urretxu
2

Felix Etxeberriak eta Ion Muñozek irabazi dute Eire tabernako mus txapelketa

2026/05/02
Urretxu
3

Iota gimnasioko Jone Maguregik munduko powerlifting txapelketan parte hartuko du

2026/05/05
Urretxu
4

Jon Goenaga eta Ainhoa Rollizo urretxuarrek Ivan Redondoren liburuaren aurkezpenean jo dute

2026/05/05
Urretxu
5

Urretxu eta Zumarragako udaleku irekiak 10:00etatik 14:00etara izango dira

2026/05/06
Urretxu eta Zumarraga
6

Joanes Izagirre aizkolaria, bigarren mailako txapelketatik kanpo

2026/05/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT