Urretxuko Udalak sei pertsona kontratatuko ditu uda honetan Pagoeta igerilekuan lan egiteko: hiru sorosle eta harrera, sarrera eta kontsigna zerbitzua beteteko duten hiru atezain laguntzaile. Lan kontratuek ekainaren 12tik irailaren 6ra bitarteko iraupena izango dute. Maiatzaren 20ko 14:00ak baino lehen eman behar da izena, udaletxeko erregistro orokorrean. Deialdiaren oinarriak eta eskaera orria webgunean (www.urretxu.eus) edota udaletxeko bulego orokorrean jaso daitezke.
