VII. Folklore azoka egin dute goizean Areizaga plazan. Arratsaldean Herri arteko 37. Folklore jaialdia egingo dute Gernikako Arbola plazan.
Urretxu eta Zumarragako irakurle taldeak 60 idazle baino gehiago gonbidatu ditu herrira, 2009-2010 ikasturtean martxan jarri zenetik. Ikasturte honetan ere hainbat solasaldi egingo dituzte.
Zelai Arizti aretoan argi jokoen argazkiak ikus daitezke eta Juan de Lizarazu aretoan zuri-beltzezko argazkiak. Gainera, apirilaren amaieran taila lanak ikusgai jarriko dituzte Zumarragan.