Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Fonetika-Fonologia

"...Eskola fundamentuik batez,
eta iskeria re ba sukalden aittuta ikixi det..."

Atal honetan Urretxuko eta Zumarragako hizkeran bokalek eta kontsonanteek dituzten bilakaera fonetikoak dira aztergai. Honela bada, eta beti ere ahozko hizkeran oinarriturik, esandakoa nola esaten den aztertuko da ondoren, hau da, bokalak eta kontsonanteak nola esaten ditugun aztertuko dugu.

 Bokalismoa  Kontsonantismoa
  1. Aldaerak
  2. Diptongoak
  3. Hiatoak
  4. Bokal geminatuak
  1. Herskariak
  2. Dardarkariak
  3. Albokariak
  4. Sudurkariak
  5. Igurzkariak
  6. Txistukariak
  7. Sabaikariak
 Kontsonantismoa

 2.- Dardarkariak

         r eta rr kontsonanteak dira dardarkariak.

  •  Aldaerak:

    VrV > : Kontsonante hau, gune honetan erraztasun handiz galtzen da, eta zenbait aldaera sortzen ditu. Hona hemen hainbat adibide:

    gero —> geo
    baratzuri zopa —> baatzuizopia
    orain —> oaiñ

    Deklinabide kasuetako r normalean galdu egiten da .

    eskolara —> eskola
    amaren —> aman
    dirurik —> diruik
    zenari —> zanai
    belarretara —> belarreta

    Beste gune batzuetan ere desagertzen da. Esate baterako ZER galdetzailea eta bere eratorrietan galdu egiten da, hizketa moduaren arabera:

    nik ez dakit ba zer —> nikeztakipa ze
    zer ilarak —> ze illarak
    zer edo zer —> zeoze
    zerk —> zek

    Hala ere, hizketa modu azkarrak badu hemen ere bere eragina, beste adibide hauek erakusten duten bezala:

    "... etxen guk ez gendun ezer itten iya..."
    "...ze muzko artok o zer dauzkatzue..."

    r > d: Adibide bakar batzuk izan arren, kasu honetan r >d bihurtu da:

  • begira —> beida
    haiei ere ez zitzaien ondo joango —> aedire etzioten ondo jungo
    airean eramaten zituzten —> aiden eamatentzittuen
    urik ez zen egoten —> udik etzan eoten

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474