Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Izenaren Morfologia

 Izenaren Morfologia
  1. Determinatzaileak
  2. Izenak eta izenordainak
  3. Lekuzko aditzondoak
  4. Modu aditzondoak
  5. Leku-denborazko kasuak adierazteko formak
  6. Atzizkiak
 6.- Atzizkiak

Asko dira erabiltzen diren atzizkiak. Beraz, hemen bildu ditugunak grabaketetan jasotakoak dira, eta ez da galdetegi berezirik egin hauek biltzeko.

  •  TE: garotia/ esnetia/ leorte
  • "... Santanastasittako iya... setienbren ogeirako aste giñan arto zuitzen eta andik e Santu Guzti e arten... garotia..."
    "... leorte aundie izan men tzan..."

  •  KI: gaizki/ edarki/ poliki

    "... gaizki jun tzitzaion,..."
    "...Arantxak edarki daki,..."
    "...pintzen gendun oso poliki, dotore..."

  •  GARRI: izuarrizko/ ikaraarri

    "...or goora izuarrizko piñuriya dao eta ori etaa zeen zeakiñ, kablekin..."
    "... ikaragarrizko garraxi... izangoen oiñe mendin baten o sasin baten badao,..."

  •  DI: arbolariya/ piñuri

    "... E Zumarran e Ipintzan, an arbolariya zan, an bazian oei bat arbola,..."
    "... or piñuri aundi bat dao,..."

  •  PE: arbolape/ arkupe/ maaipe/

    "... arbolapen ai men tzan egur orik zea pillatzen ta goitti beera taarrrraa! Txixa in men tzion,..."
    "... Zumarran e, zu etza akordauko, arkupe danak pintzen tzian,..."
    "... bueno! Akordatze naiz ointxe balitz beselaxe, ama intxaurra jotzen ta gu maaipen sartuta ras!..."

  •  GILLE: uztargille /

    "... oi uztargillek asko ebaltzen due,..."

  •  ALDI: jolasaldi/ ekiñaldiya

    "... asten beiñ gu fregaderan ekiñaldiya itte gendun,..."
    "... jo ta artalasto pillan! aittona demandan! Jolasaldik e oindik..."

  •  KADA: botakaa/ lapikokaa/

    "... eta utsik zijon artan bazkaiya bialtze zon, eta botakaa ardua..."
    "...gure etxen jenealen induabak, lapikokaa induaba jarri eta, aek bai goxok ipiniko zittun amak..."

  •  ZAIN: mandazai
  •  KERIA: uxkeri

    "... utsa balio dik e! Oso diru gutxi balio dik, baiño an sekatze ittuk ta eun baten jute aiz Ordizia ta saltze ittuk zapi o zortzi o daenak narruk da uxkeri bat izate ek baiño,..."

  •  TZAILE / LE: eakustaillia/ soiñujole/ dultziñajotzaillia/ iltzaille/ erostaille
  • "... emen bertakua re bazan Ixidro Azkarate ojalaterua, ori uan eakustaillia..."
    "... dultziñajotzaillia etortze uan, Antzuelakua, emen Zuloaakon e osaba bat dultziña jotzen tzona,..."
    "... da soiñujolia ta danak ittuan ordun gue etxen, baserrin bertan eiñuan ezkontza..."

  •  (L)ARI: txistulari/ errotari/ dendari/
  • "... ordun ba Arrietatarrak ittuan beintza batzuk, bi anaiyak, oik txistularik ittuan,..."
    "... nola etzan diruik paatzeko re errotarik eitten tzon bueno diru pixkaat, eta bi iru kilo zakui kendu,..."

  •  RO: eunero / urtero
  • "... len segak pikatzen giñuzen e ba eunero,..."
    "... Santa Barbaa batzutan bai, bestaatzutan ez, Santaixaelea urtero,..."

  •  TSU: saldatsu/
  • "... gure etxen jenealen induabak, lapikokaa induaba jarri eta, aek bai goxok ipiniko zittun amak, ari sartuko zion urdai pixkaat eta txoixo pixkaat, eta geo salda, saldatsu jarri, ta salda arekiñ zopia,..."

  •  TXO: [11] geotxo/ leentxo/ aunditxook/ txikitxook / apartetxo
  • "... geotxo asi giñuztan kalea jeixten e, kalea jeixten geotxo asi giñuztan..."
    "... ezkondu baiño leentxon, asi igual emezortzi urtekin, asi tta oeta bost urte bittarten,..."

  •  TI: basati /

    "...Biden erdi erdiñ etzanda zeren, basobei oik, da batzuk etzian pasau andik, gu pasau giñen e! Baiña gu basati xamarrak izen e!..."


[11] Badirudi aztergai dugun hizkerak mendebaleko ezaugarriekin bat egiten duela oraingoan. Mendebaleko euskalkian erabiltzen da txo atzizkia, ez-xe, Goierri eta Tolosaldean ageri dena.

Gora
 
 


Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474